Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
28/09/2023

Baluarte Txiki zikloak 6 ikuskizun eskainiko ditu Baluarten 23-24 denboraldi berriaren baitan

Baluarte Fundazioaren programak antzerkia, dantza eta musika sinfonikoa ekarriko du Ganbera Aretora. Sarrerak salgai daude dagoeneko 10 eurotan eta abonu mota ezberdinak eros daitezke

  • Baluarte Txiki
  • espectáculos infantiles


Baluarte Fundazioak 2017 abian jarritako Baluarte Txiki zikloa azaroan bueltan izango dugu familia osoari eskainitako programazioarekin. Osotara, 2023/2024 Denboraldian sei haur-ikuskizun (10 saio) ekarriko ditu Baluartera apirila arte, horietariko bik, gainera, emanaldiak euskaraz izango dituztela. Zikloak antzerkia, dantza garaikidea, musika eta ipuinak eskainiko ditu Ganbera Aretoan. Zehazki, 10 emanaldi izango dira, horietariko bi saio euskaraz eskainiko direla. Sarrera solteek 10€ balio dute eta dagoeneko salgai daude www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea Merkataritza Gunean duen informazio eta salmenta gunean. Gainera, ikuskizun bererako 4 sarrerako packak daude eskuragarri 30 €-an; abonu partziala (4 ikuskizun) 30 €-an; eta 4 abonu partzialeko packa 104 €-an.

Baluarte Txiki zikloa azaroaren 18an hasiko da (17:00etan gazt eta 18:30ean eu) Amatxo antzararen ipuinak ikuskizunarekin. Perry So Maisuaren zuzendaritzapean, kontzertu ilustratu hau Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik iritsiko da eta Ana Hernandez-Sanchiz arduratuko da ipuinak kontatzeaz. (+4 urte)

Bigarren proposamena abenduaren 16an (17: 00etan) iritsiko da: Aire 3D. Dantza garaikideko eta hipermediako 3D ikuskizuna da, ingurumenarekiko sentsibilizazioari eskainia, Larumbe Danza Konpainiaren eskutik (+5 urte).

Baluarte Txikik 2024ari ongietorria emango dio urtarrilaren 13an (larunbata), 17:00etan, La Baldufa Teatre konpainiaren La fábula de la ardilla ikuskizunarekin. Mestizajeaz hitz egiten duen antzerki eta diziplina anitzeko ikuskizun honek (zuzeneko musikarekin), Feten 2022 Saria jaso du ekoizpen onenari eta espazio eszeniko onenari, eta Arte Eszenikoen 2020ko Sari Nazionala haur eta gazteentzako (+3 urte).

Otsailaren 17an (larunbata), Engruna Teatre Konpainiaren eskutik emanaldi bikoitzarekin iritsiko da Harri salda ikuskizuna (17:00etan gazt eta 18:30ean eu). Programaren laugarren proposamen hau etxetik ihes egin egin eta ezagutzen ez duten lurretara iritsi behar duten pertsonei buruzko antzezlana da. (+4 urte)

Zikloaren azken-aurreko proposamena martxoaren 16an (larunbata) izango da (17:00etan eta 18:30ean), Animalien Inauteriak ikuskizunarekin. Camille Saint Saënsen musikarekin, Fueradeleje Danza Konpainiak dantza garaikideko ikuskizun hau estreinatuko du. (+3 urte)

Baluarte Txikiren programazioari amaiera emango zaio apirilaren 13an (17:00etan eta 18:30ean) Inspira Teatre Konpainiak aurkeztuko duen musika eta mugimendu hitzordu batekin: Oihanpea, bizitza zuhaitzen azpian ikuskizunarekin. Ikuskizun musikala, bisuala eta mugimenduduna da eta 1 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. 2023an, lehen haurtzaroko ikuskizun onenaren Feten saria jaso zuen, eta MAX 2023 sarietarako hautagai izan zen, haurrentzako, gazteentzako eta familientzako ikuskizun onenaren atalean.