Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Katagorriaren alegia

Baluarte Txiki 2023-2024 Programa | Antzerki eta diziplina anitzeko ikuskizuna zuzeneko musikarekin

2024ko Urtarrilak 13 17:00
Ganbera Aretoa
Baluarte Txiki | Antolatzailea: Fundación Baluarte | La Baldufa Teatre Konpainia
  • Baluarte Txiki
  • espectáculo infantil
  • teatro


Baluartek Katagorriaren alegia izeneko antzerki eta diziplina anitzeko ikuskizuna hartuko du zuzeneko musikarekin. Mestizajeaz hitz egiten duten bi protagonistek elkarrekin bizitzen eta elkar maitatzen ikasten dute, elkarren artean oso desberdinak diren arren.  

Triku handia lasai ederrean bizi da haritz handi baten itzalean, eta beretarrak zaintzen ditu, bere mundu zatitxoaz gozatzen duen bitartean. Behin batean, ordea, katagorri atsegin, bihurri eta jostalari baten etorrerak bake giroa nahasiko du. Ez da erraza izanen elkarrekin bizitzea. Orduan, triku zaputz eta babeslea ezagutuko dugu, eta katagorri jakinzale eta harreman zalea. 

Alegien ezaugarrietako bat bukaerako ikasbidea izaten da. Horrenbestez, zertaz ari zaigu Urtxintxaren alegia? Ikuskizunaren bidez, La Baldufak pentsatzea eta hausnartzea proposatu digu, bai eta mestizajean eta desberdintasunean sakontzea ere.  Trikua eta katagorria oso ezberdinak dira, baina hamaika aukera dituzte elkarrekin ikasteko eta bizitzeko.  

La Baldufa Teatre Konpainia


FETEN SARIA 2022 ekoizpen onena eta gune eszeniko onena
Haur eta gazteendako Arte Eszenikoen 2020ko SARI NAZIONALA 

IRAUPENA: 50 MINUTU


GAZTE KULTUR BONUA
RI ATXIKITAKO IKUSKIZUNA

Sarrerak

Adina: + 3
Sarrerak 10€

Ikuskizun baterako 4 sarrerako packa: 30€

Abonamendu partziala (4 ikuskizun): 30€

4 abonamendu partzial pack, 104€