Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
28/09/2026

Dantza, musika eta geometria elkartuko dira 'aSH' lanean, urriaren 10ean Baluarten

Aurélien Boryk Shantala Shivalingapparentzat sortutako lana Iruñeko Topaketak 2026 ekimenaren barruan aurkeztuko da. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • Encuentros Pamplona
  • danza Baluarte


Datorren urriaren 10ean, 21:00etan, Baluartek aSH, A piece by Aurélien Bory for Shantala Shivalingappa lana hartuko du, dantza, zuzeneko musika eta sorkuntza eszeniko garaikidea uztartzen dituen proposamena, Iruñeko Topaketak 2026 programazioaren barruan.

Piezak Shantala Shivalingapparen dantza du abiapuntu; Kuchipudiaren, Indiako hegoaldeko dantza klasikoaren, interprete handietako bat da. Gorputzaren, espazioaren eta erritmoaren arteko harremana aztertzen du. Aurélien Boryren zuzendaritza eta diseinu eszenikoaren pean, mugimenduaren geometria —zirkuluak, puntuak, simetriak eta espiralak— espazio batean txertatzen da, eta argiztapenaren eta musikaren bidez ere bizia hartzen du.

Loïc Schilden zuzeneko perkusioak espazioaren bibrazioak lagundu eta eraldatzen ditu, dantzarekin etengabeko elkarrizketan. Emaitza 60 minutuko pieza da, Indiako tradizioa eta sorkuntza garaikidea lotzen dituena, eta mistikaren, antzerkiaren eta fisikaren arteko bidaia proposatzen du.

Sarrerek 15 euro balio dute, eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio eta salmenta-puntuan eros daitezke. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunean, 15,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.