Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

aSH Aurélien Bory-k Shantala Shivalingappa-rentzat eginiko lan bat

2026ko Urriak 10 21:00
Areto Nagusia
Iruñeko Topaketak | Antolatzailea: Fundación Baluarte
  • Encuentros Pamplona
  • danza Baluarte


aSH ez da errekuntza perfektu baten hondakin solidoa bakarrik: hemen, prozesu bat da. Ezerezetik hasten den heriotza eta jaiotza ziklo baten parte da, edozein formaren hasiera antzerkian eta, desagertu aurretik, modu iragankor baterantz jotzen du. Shantalaren dantzak kolam baten antza du, goizean irinez lurrean eginiko marrazki bat, haizeak egunean zehar suntsitzen duena eta hurrengo egunean berriz marrazten dena. Geometria bat txertatu da haren gorputzean milaka aldiz errepikatutako Kuchipudiaren mugimenduen bidez. Zirkuluak, puntuak, simetriak, espiralak, fraktalak... haren dantzak munduaren egituraren irudikapena dirudi. Silabek Shantala Shivalingapparengan kateatzeko duten modua musika da berez. aSH izenburuari dagokionez, haren izenaren hasierako eta amaierako inizialekin sortua da; espazio osoak erritmo bat du; espazioak bere burua adierazten du bibrazio gisa lehenik, eta, ondoren, eraldatu eta infinituki luzatzen da Loïc Schild perkusionistaren eskutik. Shantalaren dantza Indiatik Europara egindako bidaiatik sortzen da, Kuchipuditik Pina Bausch-engana, Shivatik Dionisorengana, antzerkiko jainkoarengana, zeinak, batzuen ustez, jainko beretik jaio baitira. Shantalak etengabe bidaiatzen du sorterriaren (Madras) eta bizi den lekuaren artean (Paris). Haren dantza betiereko pendulu bat da, gure topaketaren oso antzekoa: mistika indiarraren eta fisika kuantikoaren artean nonbait.
 

Shantala Shivalingappa-rekin
Eta Loïc Schild (percussions) 
Diseinua, eskenografia, zuzendaritza: Aurélien Bory 
Koreografia: Shantala Shivalingappa 
Zuzeneko musikaren konposaketa: Loïc Schild 
Dramaturgia: Taïcyr Fadel 
Argiztapen diseinua: Arno Veyrat 
Erritmu automatikoak: Joan Cambon
Set-aren kontzeptu teknikoa: Pierre Dequivre, Stéphane Chipeaux-Dardé 
Jantziak: Manuela Agnesini, Nathalie Trouvéren laguntzarekin
Zuzendari teknikoa: Thomas Dupeyron

Ekoizpena Compagnie 111 – Aurélien Bory  
Koprodukzioa ThéâtredelaCité – CDN Toulouse Occitanie, Festival Montpellier Danse 2018, Agora – Pôle National du Cirque Boulazac-Aquitaine, La Scala – Paris, L’Onde Théâtre Centre d’Art – Vélizy- Villacoublay.  ENSATT - Lyonen parte-hartze artistikoarekin.
Entseguak eta egonaldiak Théâtre de la Digue-Toulouse, ThéâtredelaCité – CDN Toulouse Occitanie


IRAUPENA: 60 MIN.

Sarrerak

Sarrerak 15€
+ 0,95€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)