Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
07/06/2023

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

 
Kantu zaharrak eta euskal kantak abestea maite dutenek batez ere, baina baita euskal folklorea eta kultura gustoko dutenek, hitzordu aparta izango dute Baluarten Sanferminetan, uztailak 8an, larunbatarekin, ospatuko den San Ferminetako Kantu Jaian. 14:00etan hasita, tradiziozko euskal festa den honetan, nafar gastronomia eta upategiak dastatzeko aukera egonen da. Eta bazkalondoan, kantu zaharrak kantatzen ariko dira partaideak plater bakoitzean banatuko den kantu zaharrekin egindako liburuxkekin. Gainera, hitzorduan artista gonbidatuak izango dira, abeslariak, dantzariak, erraldoiak, joaldunak eta abar.
 
Txartelak 65 eurotan (15 eurotan 12 urtetik beherakoen menua) www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta La Morea merkataritza-guneko salmenta-gune berrian eskura daitezke.