Baluarteko 'hondartzak' uztailean irekiko ditu ateak berriro, Zinema Beach programaren edizio berri bat dela eta. Udako zinema zikloak lau film ekarriko ditu oraingoan, beti bezala jatorrizko bertsioan. Abentura zinema freskagarriena, animazioa, autore zinemaren nortasunetik pasatako superheroiak, barre munstroak dituen komedia klasikoa, edo laurogeiko hamarkadako zientzia fikzioa.
FRANKENSTEIN GAZTETXOA
Zuzendaria: Mel Brooks
Gidoia: Gene Wilder, Mel Brooks
Jatorrizko izenburua: Young Frankenstein
Urtea: 1974
Herrialdea: AEB
Argazkia: Gerald Hirschfeld (Z/B)
Musika: John Morris
Antzezleak: Gene Wilder, Peter Boyle, Marty Feldman, Madeline Kahn, Cloris Leachman, Teri Garr, Kenneth Mars, Richard Haydn
Iraupena: 105 min.
Hizkuntza: J.B. ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz
Frederick Frankenstein doktore gaztea, neurokirurgialari iparramerikarra, aitonak utzitako estigmatik ihes egiten saiatzen ari da. Hala ere, gaztelua bertatik heredatu eta bere lana egiteko inspiratu zen eskuliburuak aurkitu ondoren, Frederickek bere aurrekoarekiko aurreiritziak alde batera utzi eta bere sorkuntza propioa gauzatzen saiatuko da.
Frankenstein gaztetxoa Mel Brooksen filmik onena da, Mary Shelleyren beldurrezko eleberri ospetsua parodiatik eta umoretik berreskuratzen duen komedia delirante eta burutsua. Filmak Oscarretarako bi izendapen jaso zituen Egokitutako gidoi onenari eta Soinu onenari esker, eta Emakumezko aktore nagusi onenaren eta Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globoetarako bi izendapen.
ABONAMENDUA (4 filme): 20€ (online +0,95€)
PACK 4 SARRERA (saio berean): 20€ (online +0,95€ sarrera bakoitzeko)
ATE IREKITZEA: 20:00etan
Saioaren aurretik SUKALDARITZA zerbitzua, hamakak eta sorpresak egongo dira.