Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Goonietarrak (1985)

Udako zinema Baluarteko 'hondartza'-n

2024ko Uztailak 18 22:00
Erakusketa Aretoa eta Mezanina
Zinema Beach | Antolatzailea: NICDO - Baluarte eta Nafarroako Filmoteka
  • Zinema Beach
  • cine verano Baluarte


RoofTop Cinema udako zinema programaren hamargarren urtebetetzearekin eta Baluarteren 20. urteurrenarekin batera, terrazako proiekzioak Erakusketa Aretoko 'hondartzara' lekualdatu ziren. Formatu eta kokapen horrek jendea konbentzitu zuen, eta uda honetan ere Zinema Beach zikloa gurera bueltatuko da, Artearen lau izenburu handiko aukeraketa batekin, jatorrizko bertsioan eta publiko guztiei zuzenduta. Areto berezi honetan ez dira faltako hondartzako hamakak, sukaldaritza eskaintza eta pantaila erraldoia; eta nobedade gisa, zuzeneko musika proiekzio bakoitzaren aurretik.

GOONIETARRAK

Zuzendaria: Richard Donner
Gidoia: Chris Columbus. Historia: Steven Spielberg
Jatorrizko izenburua: The Goonies
Argazkia: Nick McLean (K)
Musika: Dave Grusin
Antzezleak: Sean Astin, Corey Feldman, Kerri Green, Jonathan Ke Quan, Jeff Cohen, Josh Brolin, Martha Plimpton, Ke Huy Quan, John Matuszak, Anne Ramsey
Iraupena: 114 minutu
Hizkuntza: J.B. ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin

Mikey hamairu urteko mutikoa da, eta, anaia zaharrenarekin eta lagunekin batera, Goonies izeneko talde bat osatzen dute. Egun batean, etxeko ganbarara igotzea erabakitzen dute, aitak zaharkinak dituen lekura. Bertan, XVII. mendeko altxor galdu baten mapa aurkitzen dute, piraten garaikoa, eta espiritu abenturazalez beteta irtetea erabakitzen dute. Mapak gidatuta, Goonieak 'Willy Begibakarra' pirataren altxor ospetsuaren bilaketa zirraragarri eta arriskutsuan murgilduko dira. Beren ibilbidean, tranpa burutsu eta buru-hausgarri batzuei egin behar diete aurre, aurrera egin ahal izateko. Gainera, Fratelli izeneko gaizkile familia batek jazartzen ditu, haiek ere altxorra eskuratu nahi dutela.

Goonietarrak (The Goonies) 80ko hamarkadako kultuzko filmetako bat bihurtu da. 2017an, "kulturalki, historikoki eta estetikoki esanguratsutzat" jo zuen Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak, eta National Film Registry-n zaintzeko hautatua izan zen.

Sarrerak

Sarrerak 6€


ABONAMENDUA (4 saio): 20€

PACK 4 SARRERA
(saio berean): 20€

ATE IREKITZEA: 20:00etan

Saioaren atariko gisa, hastapeneko lindy hop tailerra egingo da (20:00etan), baita Martin Burguez & His Rhythm Combo taldearen kontzertua ere, boskote formatuan (20:45ean). Bartzelonako taldeak 30eko eta 40ko hamarkadetako Swing eta Jazz doinuak joko ditu zuzenean, baita Rythm & Blues/Rock & Roll-a ere.