RoofTop Cinema udako zinema programaren hamargarren urtebetetzearekin eta Baluarteren 20. urteurrenarekin batera, terrazako proiekzioak Erakusketa Aretoko 'hondartzara' lekualdatu ziren. Formatu eta kokapen horrek jendea konbentzitu zuen, eta uda honetan ere Zinema Beach zikloa gurera bueltatuko da, Artearen lau izenburu handiko aukeraketa batekin, jatorrizko bertsioan eta publiko guztiei zuzenduta. Areto berezi honetan ez dira faltako hondartzako hamakak, sukaldaritza eskaintza eta pantaila erraldoia; eta nobedade gisa, zuzeneko musika proiekzio bakoitzaren aurretik.
KRISTALEZKO OIHANA
Zuzendaria: John McTiernan
Gidoia: Jeb Stuart, Steven E. de Souza. Eleberria: Roderick Thorp
Jatorrizko izenburua: Die Hard
Argazkia: Jan de Bont (K)
Musika: Michael Kamen
Antzezleak: Bruce Willis, Alan Rickman, Bonnie Bedelia, Alexander Godunov, Paul Gleason, Reginald VelJohnson
Iraupena: 131 minutu
Hizkuntza: J.B. ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin
Los Angeles hiriaren goialdean, talde terrorista batek eraikin bat hartu du, pertsona talde bat bahitu gisa hartuta. Gizon bakar batek, John McClane New Yorkeko poliziak, lortu du jazarpen terroristatik ihes egitea. Bakarrik eta zerbitzutik kanpo dagoen arren, McClanek aurre egingo die bahitzaileei. Bera da bahituentzat itxaropen bakarra.
28 milioi dolarreko aurrekontuarekin ekoitzia, 140 milioi baino gehiago bildu zituen leihatilan mundu mailan. Kristalezko oihana filmak Bruce Willis akziozko aktore gisa ospea lortzera bultzatu zuen, eta ohiko erreferente bihurtu zen generoko beste ekoizpen batzuekin alderatuz, non heroi bakar batek erronka ikaragarriei aurre egiten dien. Gainera, Oscar sarietarako 4 izendapen lortu zituen, muntaia onenaren, ikusizko efektu onenen, soinu onenaren eta soinu-efektu onenen kategorietan.
ABONAMENDUA (4 saio): 20€
PACK 4 SARRERA (saio berean): 20€
ATE IREKITZEA: 20:00etan
Saioaren aurretik MUSIKA DJ baten eskutik, SUKALDARITZA zerbitzua, hamakak... egongo dira.