RoofTop Cinema udako zinema programaren hamargarren urtebetetzearekin eta Baluarteren 20. urteurrenarekin batera, terrazako proiekzioak Erakusketa Aretoko 'hondartzara' lekualdatu ziren. Formatu eta kokapen horrek jendea konbentzitu zuen, eta uda honetan ere Zinema Beach zikloa gurera bueltatuko da, Artearen lau izenburu handiko aukeraketa batekin, jatorrizko bertsioan eta publiko guztiei zuzenduta. Areto berezi honetan ez dira faltako hondartzako hamakak, sukaldaritza eskaintza eta pantaila erraldoia; eta nobedade gisa, zuzeneko musika proiekzio bakoitzaren aurretik.
MARMOTAREN EGUNA
Zuzendaria: Harold Ramis
Gidoia: Danny Rubin, Harold Ramis. Historia: Danny Rubin
Jatorrizko izenburua: Groundhog Day
Argazkia: John Bailey (K)
Musika: George Fenton
Antzezleak: Bill Murray, Andie MacDowell, Chris Elliott, Stephen Tobolowsky, Angela Paton
Iraupena: 101 minutu
Hizkuntza: J.B. ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin
Phil, telebista kate bateko eguraldi-gizona, Punxsutawneyra doa aurten ere, Marmotaren Eguneko jaialdiari buruzko informazioa ematera. Itzulerako bidaian, Phil eta bere taldea ezustean harrapatu ditu ekaitz batek, eta herri txikira itzuli behar izan dute. Biharamun goizean, esnatzean, Marmotaren Eguna berriro hasten dela egiaztatzen du harriturik.
Marmotaren Eguna filmak garrantzi handia izan du estreinatu zenetik, eta askotan garai guztietako komedia onenetakotzat jotzen da, baita 1990eko hamarkadako film onenetakotzat ere. Gainera, arrasto nabarmena utzi du herri-kulturan; "marmotaren eguna" terminoa, egoera monotono, desatsegin eta errepikakor bati dagokiona, ingelesezko lexikoan txertatu da.
ABONAMENDUA (4 saio): 20€
PACK 4 SARRERA (saio berean): 20€
ATE IREKITZEA: 20:00etan
Saioaren aurretik MUSIKA DJ baten eskutik, SUKALDARITZA zerbitzua, hamakak... egongo dira.