Badakizu nork idatzi zuen lehen ordenagailu-programa edo nork asmatu zuen astrolabioa? Maria Sibylla Merian edo Sofia Kovalevskaya ezagutzen dituzu? Denboraren makina horrek, Nik emakume zientzialaria izan nahi dut antzezlanak, egungo gizartearentzat ikusezin geratu ziren iraganeko zientzialariak ekarriko ditu Baluartera. Beren misterioak eta aurkikuntzak kontatuko dizkiete entzuleei, nola bizi izan ziren eta zerk hunkitzen zituen azalduko diete. Gure adimenen indarrarekin 2024ra ekarriko ditugu, ezagutzeko eta haiekin dibertitzeko. Utzi harritzen eta gozatu iraganeko zientzialariekin eta, zergatik ez, orainaldikoekin.