Kontratazio Publikoko Administrazio Auzitegiak koordinatzeko urteko bilera. Topaketa Baluarten egingo da, eta honako helburu hauek ditu: auzitegien doktrina-erabaki nagusiak aztertzea, auzitegiek aurrez planteatutako gaiak bateratzea, eta auzitegien doktrina koordinatzea eta bateratzea, auzitegi guztiek emandako erabakiak finkatze aldera.
Aurreko guztia, kontratazio publikoaren arloko araudia aplikatuz, batez ere Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/24/EB Zuzentaraua.
9:00 - 17:00