|
Antolatzailea: SEMIPYP
Aurreko bileren filosofiari jarraiki, Baluarten izango den bilera diziplina anitzekoa eta zeharkakoa izango da, eta gure asmoa da diziplina global honetan inplikatutako arlo profesional eta zientifiko guztiak ekitaldi honetan adierazita egotea. Oraingo honetan, bereziki aipatuko ditugu Mikrobiotan, probiotikoetan eta prebiotikoetan egindako aurrerapen berriak, Dieta-Mikrobiota-Osasuna ardatzean arlo horrek duen garrantziaren ulermen teorikoan eta frogapen zientifikoan aurrera egiten jarraitzeko. Helburu horrekin, workshop honek erantzuna eta koherentzia eman nahi dio osasunaren eta nutrizioaren arloko profesionalen zalantza klinikoen etengabeko erronkari, eta, bestalde, ikertzaileek erakutsi behar dizkiguten aurrerapen zientifikoak aurkeztu nahi ditu, gure konbentzimendu klinikoa argudiatzeko. Horretarako, hainbat lider kliniko eta ikertzaile izango ditugu, nazionalak zein nazioartekoak. Gainera, Medikuntzako, Albaitaritzako, Farmaziako, Nutrizioko eta beste diziplina batzuetako hainbat profesionalek osasun-arloan duten esperientzia erakutsiko digute.