Zuzendaritza: William Friedkin
Gidoia: William Friedkin, Gerald Petievitx
Argazkia: Robby Müller (K)
Musika: Wang Chung
Antzezleak: William Petersen, Willem Dafoe, John Pankow, Dean Stockwell, John Turturro, Michael Greene, Debra Feuer, Darlanne Fluegel
Jatorrizko izenburua: To Live and Die in L.A.
Herrialdea: AEB
Urtea: 1985
Iraupena: 114 min. / Ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin
AEB, Los Angeles, Richard Chance eta Jimmy Hart AEBetako Zerbitzu Sekretuetako agenteak Ogasun Sailerako lan egiten dute, Los Angelesko bulegoan iruzurrak ikertuz. Sailean, Chance jokaera zuhurtzigabea izateagatik ezaguna da, aldiz, Hart lankidea erretiratzeko hiru egun falta zaizkio. Hart nazkatua dago, baina azken misio bat onartuko du: Rick Masters iruzurgile atzematea.
Gerald Petievich Zerbitzu Sekretuko agente ohiak idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta dago film hau. Petievichek, gainera, filmaren gidoia orain gutxi hil zen William Friedkin zinemagilearekin batera idatzi zuen (The French Connection, El exorcista, etab.) eta hari eskainiko zaio saio hau.