Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Vive Vivaldi

Stift Festival Orchestra | Zuzendaria: Daniel Rowland

2026ko Apirilak 22 19:30
Areto Nagusia
| Antolatzailea: Maelicum S.L.
  • música Vivaldi
  • concierto Baluarte


Antonio Vivaldiren musika izango da protagonista Baluarten, Herbehereetako Stift Festival Orchestraren eskutik, bere 20. urteurrena ospatzen duela. Taldea bere sortzaileak, Daniel Rowland biolin-jotzaile britainiarrak, zuzenduko du.

Egitarauan konpositore veneziarraren lan ezagunenetako batzuk bilduko dira: La Follia, Lau biolinentzako kontzertua Si Maiorrean eta Biolin, biolontxelo eta harirako kontzertua si bemolean, baita sari ugari jaso dituen konpositore argentinar Osvaldo Golijoven Tenebrae obra ere. Kontzertua Max Richteren Recomposed: Vivaldi – The Four Seasons lanarekin amaituko da, Lau urtaroak obra klasikoaren gaur egungo berrinterpretazioarekin, egungo konpositore garrantzitsuenetako baten eskutik.

Daniel Rowlandekin batera arituko dira Maja Bogdanovic biolontxelo-jotzailea, Floor Le Coultre biolin-jotzailea, Joel David Munday biolin-jotzailea, Yuval Gotlibovich biola-jotzailea, Nicholas Schwartz kontrabaxu-jotzailea eta Herbehereetako, Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako musikari talde bat.


IRAUPENA: 1 ORDU ETA 45 MIN. (atsedenaldia barne)