Arkitektura eta Gizartea Fundazioak antolatutako Nazioarteko VII. Arkitektura Biltzarrak egungo hiri-erronkei buruzko diziplina anitzeko eztabaida bultzatu nahi du, arkitekturaren mugak gaindituz. Hiri Eztabaidak zikloaren helburua da egungo hiri-garapeneko ereduak deskodetu eta deseraikitzea, hiriek eta lurraldeek aurrez aurre dituzten erronka sozial, ekonomiko, arautzaile eta gobernantzakoen azterketa ireki eta bizigarriaren bidez.
2023ko azaroaren 15etik 17ra bitartean, arkitektoen, ekonomialarien, soziologoen eta hirigileen arteko elkarrizketak izango dira BALUARTEn, eta hirigintzaren arloko plangintzaren eta eraikuntzaren inguruan hausnartuko dute. Funtsezko kontzeptuak aztertuko dira, hala nola dentsitatea, eraikigarritasuna, erabileren aniztasuna, lurzoruaren kudeaketa eta hiri-plangintzaren erregulazioak, hirien arau-esparru integrala osatzen dutenak. Eztabaidaren helburua da gure planetaren etorkizunari forma ematen ari diren eta jarraituko duten erabakiak taldean hobeto ulertzea.