Vanesa Martin Baluartera itzuliko da Placeres y Pecados bere zortzigarren diskoa zuzeneko kontzertuan aurkeztera. Album berriak nazioan eta nazioartean ospe handiena duten ekoizleetako batzuen ekoizpenak ditu, eta aniztasuna eta aberastasuna eman diote. Eszenografia berri bat duen bira honetan, Vanesak errepertorio berri hau osatzen duten abestien zati bat interpretatuko du. Si Pudiera, Quien lo diría edo Marzo dira ikuskizun berri honen lehen aurrerapenak, eta ez dira faltako bere ibilbideko arrakastak.