Baluartek muntaia eszeniko bat hartzen du, Valientes ikuskizunerako konposatutako 14 abestiren bidez. Zuzeneko antzerki-interpretazioek lagundutako ikus-entzunezko ikuskizun kontzeptual bat da.
Tragedia handi baten esplorazio sakon gizatiarra da: pertsonen salerosketa, sentsibilitate benetakoaz eta aldi berean urratzailez jorratzen den gai konplexua. Datu eta zifra hotzetan murgildu beharrean, bizirik atera diren hamar lagunen esperientziak intimitatean murgilduz garatzen da narratiba. Bere testigantzaren bidez, ikusleak sexu-esplotazioaren infernua zeharkatu dutenen minarekin, adorearekin eta erresilientziarekin konektatzen du. 2 urte baino gehiagoko lana, 4 grabazio-estudio, Espainiako 9 probintzia, salerosketatik bizirik atera ziren 10 pertsona eta 120 boluntario inguru behar izan dira Valientes garatzeko. Sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketaren mundua ikuspegi artistiko batetik jorratzen duen lana.
GONBIDAPENAK: BALUARTEKO TXARTELDEGIAN ETA WEB-GUNUEAN