Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Sole Giménez eta Juan Valderrama

Algo Contigo - Bolero kontzertua Orkestra Sinfonikoarekin

2025ko Ekainak 01 19:00
Areto Nagusia
| Antolatzailea: IN&OUT WE LOVE MUSIC S.L.
  • Sole Giménez
  • Juan Valderrama
  • concierto boleros Baluarte


Sole Gimenez eta Juan Valderrama, gaur egungo musikaren ahots pertsonal eta dotoreenetako bi, Boleroari omenaldia egiteko elkartu dira, UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu duen urte berean.

Algo Contigo, besteak beste, Armando Manzanero, Los Panchos, Consuelo Velásquez, María Grever edo Roberto Cantoral bezalako maisu handiek osatutako artelan horiei guztiei eskainitako ikuskizuna da, sentimendu bikainez osatutako unibertsoa sortuz; izan ere, boleroez gozatzen duenak bere hitzak bere egiten baititu, intimitate, maitasun, pasio edo desengainuen sinonimoak, melodia preziatuetan bilduta.

Oraingo honetan, José Luis López Antón maisuak zuzendutako 30 musikari baino gehiagoko Orkestra Sinfonikoaren inguruan arituko dira, Esta tarde vi llover, Te extraño, Dos Gardenias, Bésame mucho, beste askoren artean, Juan Valderramak eta Sole Giménezek bakarka zein elkarrekin interpretatzen dituzten lan ezagunak bertsionatuz. Zalantzarik gabe, Baluarten eskainiko duten kontzertua genero erromantiko nagusienarekin hitzordu aparta izango da.