Mugikortasun elektrikoa, adimentsua eta konektatua lehentasunetako bat da gaur egun gure komunitatearentzat. Automobilgintza Nafarroako lehen sektore industriala da, 120 enpresa baino gehiagok balio-katearen maila desberdinak estaltzen dituzte eta 6.500 milioi euroko negozio-bolumena du. Orain, sektore osoa mugikortasun-eredu eraginkorrago, seguruago eta ingurumenarekiko errespetuzkoago baterako trantsizio-prozesuan murgilduta dago.
Smart Green Mobility, berriz ere Baluarten ospatzen dena, Nafarroan mugikortasunaren eta automobilgintzaren joera berriei esklusiboki eskainitako ekitaldi bakarra da. Enpresak, erakundeak eta adituak biltzen dira hemen mugikortasun berriaren erronkei erantzuteko eta Nafarroak sektore horretan duen lidergoari eusten laguntzeko.
9:10 - 16:30