Sinvergonza Gonzalo Jiménez komiko nafarraren umore-ikuskizun berria da; Más vale pájaro en mano eta A mi manera antzezlanen ondoren dator, Madrilgo Kale Nagusiko La Chocita del Loro eta Teatro Marquina bezalako antzerkietan eta erreferentziazko aretoetan antzeztuak, bi denboraldi Gran Vía Principe Antzokian, Komediaren Klubean eta gaur egun Capitol Antzokian, La noche de la risa antzezlanaren partaide gisa. Gonzalo Jiménezek Baluarten aurkeztuko du StandUp Comedyren emanaldi hau. Bertan, bere umore, keinu eta energiarekin bizitako edo amestutako egoera eta pasadizoak aletzen ditu, hezkuntza, gizarte-kontraesanak, balioak, herriko eta hiriko bizitza eta hipotekaren dimentsioak bezalako gaiak jorratuz. Estilo garbia, zuzena eta oso eraginkorra duen koktel bat, gag berriak, inprobisazioa eta, batez ere, lotsa gutxi nahasten dituena!