Maitasun istorio asko dago, gai hau beti izan baita inspirazio-iturri unibertsala, bai literaturan, bai artean, bai zineman nahiz musikan. Maitasun istoriorik klasikoena Romeo eta Julietarena da. Denbora bezain zaharra: mutil batek neska bat ezagutuko du, maitemindu eginen dira, baina bizitza korapilatu eginen zaie. Maitasun debekatuaren, grina gordinaren eta gazteen bizitasunaren istorio betikoa.
Musika sinfonikoak estilo eta mende ezberdinetan kokatzen ditu emanaldi honen ardatz diren Txaikovskiren Romeo eta Julieta Fantasiazko Obertura eta Bernsteinen West Side Story musikala, nahiz eta biek antzeratsu islatzen dituzten pasioa, gatazka, alaitasuna eta tragedia, bat eta bera den istorioan.
Hain zuzen ere, Maitasun istorio bat programarekin Iruñeko Sinfoniettak ongietorria emango die Eguberrietako jaiei, kontzertu berezi batekin, Baluarten.
PROGRAMA
F. Von Suppé
Obertura “Poeta eta Laboraria”
P.I. Tchaikovsky
Romeo eta Julieta Fantasiazko Obertura
E. Morricone
Cinema Paradiso (JSB)
Biolin bakarlaria: Daniel Francés
Gai nagusia
Maitasunezkoa
N. Rota
Romeo eta Julieta (JSB)
Denbora bat guretzako
L. Bernstein
West Side Story (hautaketa, mold.: Mason)
Iruñeko Sinfonietta
Zuzendaria: Caroline Collier
Sarrerak urriaren 31n jarriko dira salgai