"Aspaldi, oso urrun ez dagoen auditorio batean..."
Star Wars, ET, Alien, Contact edo Interstellar filmek unibertsoa pantaila handira eraman baino askoz lehenago, Gustav Holstek orkestra baten bidez irudikatu zuen kosmosa. 1918an Planetak konposatu zuen; lan iraultzaile horrek inspiratu zuen, hamarkada batzuk geroago, zinema konkistatuko zuen musika-hizkuntza.
Orduz geroztik, musika sinfonikoa aliaturik onena izan da izarrez haraindiko istorioak kontatzeko. Aireontzi bat espazioa gurutzatzen ikusi aurretik, entzunda dugu. Mundu ezezagun bat aurkitu aurretik, orkestra batek haren handitasuna sentiarazten zigun.
Kontzertu honek bidaia liluragarri hori egiten du: Holsten Marte-ren indarretik eta Jupiter-en handitasunetik hasi, eta Interstellar-en atmosferatik, Contact-en misteriotik, Aliens-en tentsiotik eta Artificial Intelligence-ren emoziotik igaroz, Star Wars-en gai ahaztezinarekin amaitzeko.
Baina bidaia honek oso hurbil dagoen historia bat ere ospatzen du: Iruñeko Sinfoniettaren 35. urteurrena. Hogeita hamabost urte musika, emozioak eta aukera berriak partekatzen. Unibertsoa argi-urteetan neurtzen bada, guk musikarekiko pasiozko 35 urte ospatuko ditugu.
Baluartek hartuko duen beste planeta bateko kontzertu honetan argiak itzaliko dira, eta musikak eta irudiak bat eginen dute, publikoa izarretatik haratago eramanen duen esperientzia bati hasiera emateko. Javier Armentiak sortutako eta pantailan proiektatutako proposamen bisual zainduak irudi zirraragarriak eta iradokitzaileak eskainiko ditu orkestraren interpretazioarekin batera, pieza bakoitza ilustratzeko, indar narratiboa sendotzeko eta kontzertua zentzumen- eta zinema-esperientzia bihurtzeko.
PROGRAMA
Marte, Planetak-etik (The Planets) - G. Holst
Jupiter, Planetak-etik (The Planets) - G. Holst
Contact, Suitea - A. Silvestri
Aliens, gai nagusia eta Ripleyren erreskatea - J. Horner
Artificial Intelligence, Ametsak sortzen diren lekua (Where Dreams are born) - J. Williams
Sopranoa: Andrea Jiménez
Interstellar. Suitea - H. Zimmer
Star Wars. Izenburu nagusia (Main Title) - J. Williams
Zuzendaria: Caroline Collier
Ikus-entzunezkoaren sortzailea: Javier Armentia