Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programaren baitan, Iruñeko auditorioak Jostailuen Sinfonia emanaldia hartuko du, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin partekatuko du agertokia. Haurrek, Maria Suberviola musika-pedagogoak gidatuta, soinu eta melodien unibertso bat deskubrituko dute, entzumen- eta zentzumen-estimulazioa sustatzeko.
PROGRAMA
Piotr Ilyich Tchaikovsky (1840-1893)
Serenata, op.48 - Vals (4’)
Gabriel Fauré (1845-1924)
Pelléas et Mélisande, op.80: Suite - Siciliana (4’)
Johann Strauss, Jr. (1825-1899)
Pizzicato Polka (3’)
Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)
Jostailuen Sinfonia: 1. Allegro (5\')
Claude Debussy (1862-1918)
Claro de luna (5\')
Wolfgang Amadeus Mozart
1. Sinfonia: 3. Presto (2\')
Haurtxo bakoitzeko gehienez hiru pertsona.
Heldu nahiz adingabe guztiek sarrera izan beharko dute.
Kontzertu honetan, publikoa ez da aretoko besaulkietan kokatuko, eszenatokiko lurrean baizik, orkestraren ondoan.