|
Antolatzailea: ADItech - SINAI
Open SINAI Azoka I+G+Bko Nafarroako Sistemako eragileen eta enpresen erakusketa eta topaketa gunea da, Nafarroan egiten den I+G+b erakusteko eta enpresa sektorean ekimen bateratuen garapena eta abiaraztea bultzatzeko. Era berean, SINAIk bere proiektuek Nafarroako gizarteari eta ekonomiari ematen dioten balioa erakusteko aukera izango du.
Baluarten egingo diren bi Azoka egunetan, hizlarien eta mahai-inguruen programa bat egongo da, enpresa-sektorea berrikuntzarekin, teknologiarekin eta zientziarekin lotzen duten hizlariekin. Txostenak Nafarroako enpresek, SINAIko eragileek eta profesionalek emango dituzte, Nafarroako ekosistemari buruzko ikuspegi inspiratzailea ematen dutenak eta sektoreko eragile nagusiekin elkarrizketa sustatzen dutenak.
Parte-hartzaileak
• ADItech, Nafarroako I+G+b Sistemaren koordinatzailea
• Ikerketa-zentroak
• Unibertsitateak
• Zentro teknologikoak
• Osasun Ikerketako Institutuak
• Enpresako I+G+b unitateak
• Erakunde bereziak
• IRIS, Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloa
• Start ups
• Enpresak