Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Sarean Euskaraz 2026

Euskarazko Kultura Digitalaren X. Jardunaldiak

2026ko Urriak 13 - 2026ko Urriak 14
3ª Planta
| Antolatzailea: Nafarroako Gobernua, Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren bitartez
  • Sarean Euskaraz
  • kultura digitala
  • evento Baluarte


Egun euskaraz eskura ditugun sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutzeko gonbidapena luzatzen die SAREAN EUSKARAZek gazteei. Gurea etorkizuneko hizkuntza bizia izan dadin; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) gure hizkuntza hitz egin dezaten; eta gure gazteak etorkizuneko lanabes digital berrien garatzaile eta eduki sortzaileak izan daitezen.

Hain justu, euskal ekosistema digitala elikatzen diharduten profesionalek gidatzen dituzte SAREAN EUSKARAZ programaren jarduera guztiak: ERAGIN komunikazioa, TALAIOS kooperatiba, ELURMALUTA proiektu artistikoak, GISA software librearen aldeko elkartea, EMAIZE sexologia zentroa, CODESYNTAX, PROTOMAKERS club, KATUBI ikus-entzunezkoak, GAME ERAUNTSIA euskarazko bideojokozaleak eta Dj MAKALA, besteak beste.

Iruñako Baluarte Jauregian SAREAN EUSKARAZ jardunaldiak hiru egunez Nafarroa osoko DBHko 4. mailako D ereduko ikasleentzat goiz osoko eskaintza paregabe eskaintzen du: lantegiak, hitzaldiak, jokoak, zozketak eta zuzeneko musika euskal kultura digitalaz gozatzeko!

Sarrerak

Izena eman duten ikastetxeentzako sarbide esklusiboa

8:45 – 13:45