Iruñeko auditorioko
terraza kontzertu-areto bilakatuko da uda honetan, eta bertan
RoofTop Musik zikloko lau musika-proposamen egingo dira,
Baluarteren
20. urteurrenaren programazioaren baitan. Publikoak zuzeneko musika emanaldiez gozatu ahal izango du, edukiera mugatuarekin eta izarren azpian. Esperientzia musikal paregabe hau Love of Lesbian taldeko kideek irekiko dute: Santi Balmes,
Julián Saldarriaga eta
Dani Ferrer.