Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

XLV. Espainiako Neurologia Pediatrikoaren Elkartearen Urteko Bilera (SENEP)

2023ko Maiatzak 18 Hainbat ordu
Ganbera Aretoa
| Antolatzailea: Espainiako Neurologia Pediatrikoaren Elkartea (SENEP)
 
Espainiako neuropediatrak urtero biltzen dituen ekitaldi zientifiko nagusia da Espainiako Neurologia Pediatrikoaren Elkartearen Urteko Bilera. Iruñean egiten den bigarren aldia da, oraingoan Baluarten, eta pediatriako espezialitate horretako ezagutza zientifikoak eguneratzen ditu. Bileran, aditu ezagunek haurren gaixotasun neurologikoak diagnostikatzeko gaitasunean biologia molekularrean egindako aurrerapenen ondorioz izan den hedapen izugarriari buruz hitz egingo dute. Lehen aldiz orain arte sendaezinak ziren gaixotasun neurologikoen bilakaera aldatzeko gai diren tratamenduen agerpenari buruz eztabaidatuko da. Neuropediatrek, terapia horiek adierazteko eta aplikatzeko gai diren adituek, beren esperientziak partekatuko dituzte tratamendu horiek behar dituzten haur guztiei helarazteko.

Sarrerak

Aurrez izena emanez
9:00 - 20:00

Deskargatu informazioa