Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Puro Relajo, hamar urte zurekin abesten

10. urteurren kontzertua

2023ko Otsailak 11 17:00
Areto Nagusia
Baluarte | Antolatzailea: Puro Relajo Sociedad Microcooperativa

2013tik Nafarroan eta probintzia mugakideetan garai guztietako herri musikaren eta mexikar musikaren erreferente izan den Puro Relajo taldeak bere hamargarren urteurrena Baluarten ospatzen du, alaitasunez eta sentimenduz betetako festa bat eskaintzeko kontzertu batekin. Talde honen abesti enblematikoenak zeharkatuko dituen ikuskizuna izango da, sentipen-esperientzia paregabea biziaraziz.
 
Eszenaratze zaindu eta indartsu batekin, ikuskizunak artista gonbidatuak ere izango ditu, eta ekitaldi ahaztezina izango da. 
 
Talde honek 700 kontzertu baino gehiago eskaini ditu bere ibilbidean zehar Estatu osoan. Nabarmentzekoak dira San Ferminetan (Gazteluko plaza 2018 eta Antoniutti 2022), Donostiako Aste Nagusian (Boulevard 2019 eta 2022), Gasteizko Aste Nagusian (Probintzia plaza 2017, 2019 eta 2021), Gayarre Antzokian (2019 eta 2022) eta Kursaalean (2022) egindakoak, besteak beste.
 
Puro Relajo
Txuma Gallués (akordeoia eta ahotsa)
Jorge García (gitarra eta ahotsa)
David García (gitarra eta ahotsa)
Iosu Burguete (tronpeta eta ahotsa)
Eneko Irigoyen (tronpeta eta ahotsa)
 
Eta beste artista gonbidatu batzuk
 

GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA