Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XVII. edizioak Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioan izango du egoitza nagusia ondoz-ondoko bederatzigarren urtez eta Manuel Asinen zuzendaritza artistikoa izango du aurten bigarrenez. Publikoak gune bizigarri eta aktibo batez gozatu ahal izango du berriro astebetez, ez-fikziozko zinemaren azken joerak ezagutzeko, ezinbesteko zinemagileen lanak berrikusten dituzten programekin batera. Jaialdiko jardueren artean, pelikulen proiekzioak daude, baina baita beste jarduera batzuk ere, hala nola tailerrak, arte performatiboak, musika eta ikusleekin batera beren obra aztertuko duten hainbat zinemagilerekin topaketak.
PROGRAMA MARTXOAK 31
10:00 Ganbera Aretoa
Atal ofiziala - 10. Programa
Chaylla (Clara Teper, Paul Pirritano, 72')
11:00 Corona Aretoa
Foku garaikideak - Lurraren kontakizunak
Hitzaldi ilustratua Ricardo Matos Caborekin
12:00 Ganbera Aretoa
Atal ofiziala - 9. Programa
16:00 Ganbera Aretoa
Atal ofiziala - 10. Programa
Chaylla (Clara Teper, Paul Pirritano, 72')
16:00 Gola Aretoa
Atzera begiradak - Peter Nestler
Unrecht und Widerstand (P. Nestler, 113')
16:30 Corona Aretoa
Lan - Oihartzunak eta ekologiak
Catarina Boieiro eta Candela Sotos-ekin masterclass
19:00 Ganbera Aretoa
X FILMS Estreinaldia
X Films 2022ren proiektu irabazlearen estreinaldia
21:30 Gola Aretoa
Atzera begiradak - Peter Nestler
Der offene Blick (P. Nestler, 101')