Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak Pertsonak gara / Somos personas programaren baitan antolaturiko Klima-Larrialdia. Erronka sozial saihestezina erakusketaren testuinguruan antolatu da proiekzio eta solasaldi hau. Erakusketa honen arduradun Lucas Vallecillos argazkilariarekin solasean aritzeko aukera izango du bertaratzen denak. Katedradunek, zientzialariek eta kaltetuek dokumentalean larrialdi klimatikoak Espainiako estatuan gaur egun sektore biofisikoetan eta sozioekonomikoetan eragiten dituen ondorioak azaltzen dituzte.