Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiaren baitan Malandain Ballet Biarritzen eskutik Baluartera iritsiko den dantza ikuskizunaren eszenaratzea dela eta –Antonio Vivaldiren Lau Urtaroak biolinerako kontzertu ospetsuak moldatuko dituena–, Iruñeko auditoriumeko Areto Nagusiak Hezkuntza eta Gizarte Programaren hitzordu berri bat hartuko du, Urtaroak izenburupean.
Thierry Malandainen sorkuntza-lan berria 2023ko azaroan estreinatuko da. Programa berean, Vivaldiren Lau urtaroak eta Giovanni Antonio Guidok konposatutako Lau urtaroak uztartu ditu. Bi konposizioak programa berean biltzea apustu arriskutsua da; izan ere, bi lanak garaikideak izateaz gain eta natura ospatzeaz landara, ez dute elkarren arteko antzik. Biarritzeko koreografoaren hurrengo lana, zalantzarik gabe, liluragarria izanen da, bai partituren osotasuna mimoz errespetatzen duelako, bai bere idazkerari musikaltasun aldarrikatua dariolako. Urtaroak lanarekin, Thierry Malandain bat dator azken balletetan hasitako bidearekin, gizateriak izaki bizidunekin eta naturarekin dituen harremanen gainean.
Malandain Ballet Biarritz konpainia
IZEN-EMATEA: Ikastetxeak aldez aurretik eta zuzenean kudeatu behar ditu inskripzioak, eskabide-galdetegi honen bidez. Jardueretarako lekuak mugatuak dira eta izena ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Informazio gehiagorako: baluartetxiki@fundacionbaluarte.com