EMERGENTcy (EFA37/1) POCTEFA 2021-2027 programaren Europako proiektua da, eta POCTEFA lurraldeko uraren hiri-zikloan sortzen ari diren kutsatzaileak aztertzea du helburu, hala nola antibiotikoak edo bakterio erresistenteak. NILSA, Lurralde Kohesioko departamentuari atxikitako Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoa, taldeburua da, eta bost bazkide ditu: bi nafar (Nafarroako Unibertsitatea eta Navarrabiomed), aragoiar bat (Zaragozako Unibertsitatea) eta hiru frantziar (Ikerketa Zientifikoaren Zentro Nazionala –Parisen du egoitza–, Ecocène –Akitania Berria– eta Eurocob –Okzitania–).
Programaren aurrekontua, guztira, 1,99 milioi eurokoa da, eta Europar Batasunak 1,29 milioi euro finantzatzen ditu. Denbora-esparrua 2024an hasi eta 2026ko abenduan amaituko da.