Irailaren 2an Nafarroan ospatuko den La Vuelta 2025-eko 10. etaparen ibilbidearen aurkezpen ofiziala hartzen du Baluartek. Jardunaldi horretan, txirrindulariek 168 kilometro egingo dituzte, Bardeako SendaViva Natura Parketik abiatuta eta Larra-Belaguako El Ferial-en helmuga izanen duela, 1.590 metroko altueran. NICDOren bi egoitza protagonista dituen ibilbide honek Nafarroa hegoaldetik iparraldera zeharkatuko du eta profil zorrotza izango du, 1.300 metrotik gorako desnibela gaindituz. Aurten La Vueltak bere 90. etapa ospatuko du eta 2025eko abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, guztira 21 etapa eta 3.151 kilometrorekin.
Juan Mari Guajardo La Vueltako speakerrak 10. etaparen nondik norakoak aurkeztuko ditu.
19:00 - 20:00