Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Nafarroako Lan Autonomoa Aitortzeko Sariak 2024

2024ko Urriak 02 18:30
Erakusketa Aretoa eta Mezanina
| Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
  • Premios Autónomos Navarra
  • evento Baluarte
  • derechos sociales


2024ko Nafarroako Lan Autonomoa aintzatesteko sarien banaketa ekitaldia, Baluarten, Etorkizuna zure erritmoan lelopean. Sari horiek 2017an Nafarroako Gobernuaren Lan Zerbitzuak bultzatutako ekimena dira, kolektibo horren lana, askotan ikusezina, aitortzeko helburuarekin.

16 kategoriatan banatuko dira sariak, bai eta aipamen berezi bat ere:

1. Enpresa arloko esperientzarik onena (gizonezkoak).
2. Enpresa arloko esperientzarik onena (emakumezkoak).
3. Enpresa arloko esperientzarik onena (gazteak).
4. Enpresa arloko esperientziarik onena (desgaitasuna duten pertsonak).
5. Enpresa arloko esperientzia berritzailerik onena.
6. Profesionalik onena nekazaritzan, abeltzaintzan eta nekazaritzako elikagaien sektorean.
7. Profesionalik onena iturgintzan, elektrizitatean, berokuntzan, girotzean, gasean, suteen prebentzioan eta ingeniaritzetan.
8. Profesionalik onena eraikuntzan, zurgintzan, ebanisterian, pinturan, igeltserotzan, kristalgintzan, arkitekturan, barneen diseinuan eta paisajismoan.
9. Profesionalik onena merkataritzan, ehungintzan eta zapatagintzan.
10. Profesionalik onena ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketan, metalaren sektoreko lantegietan.
11. Profesionalik onena garraioan eta biltegiratzean.
12. Profesionalik onena ostalaritzan, gozotegietan, okindegietan eta obradoreetan.
13. Profesionalik onena informazioan, komunikazioan, marketinean eta publizitatean, informatikan, robotikan, jarduera administratiboetan, aholkularitzetan, abokatuetan, gizarte gradudunetan eta zerbitzu osagarrietan.
14. Profesionalik onena hezkuntzan eta prestakuntzan.
15. Profesionalik onena osasunarekin zerikusia duten jardueretan (jarduera fisiko eta mentaletan), edertasunean eta zainketan, farmazian eta animalien munduarekin lotutako guztian.
16. Profesionalik onena jarduera artistikoetan, aisialdirako jardueretan eta entretenimendurako jardueretan eta zerbitzu soziokulturaletan.

Aipamen berezia: epaimahaiaren aburuz, horrela merezi duen pertsonari, aintzat hartuta pertsona horrek urtez urte garatu duen jarduera horretan egindako ibilbide profesionala eta horren eragina edo garrantzia bere inguruan eta Nafarroako gizartean.

Sarrerak

18:30 - 21:00