Baluartek DIARIO DE NOTICIAS Sarien banaketa ekitaldia hartuko du, Foru Komunitatearen talentua, elkartasuna eta asmamena hobekien irudikatzen duten istorioei izena eta aurpegia jartzeko urtero ematen diren sariak. Sari hauek eguneroko informazio-lanetik eta urtean zehar Nafarroako gaurkotasuna markatu duten istorioetatik sortzen dira, eta orain espazio komun bat aurkitzen dute Bereizten gaituena bereizi lelopean, informazio-lanaren eta aintzatespen publikoaren arteko lotura indartuz.
Diario de Noticias Sariak zazpi kategoriatan banatzen dira:
- Bultzada saria: berrikuntza, ikerketa eta industria aitortuko ditu.
- Lurra saria: iraunkortasunean eta ingurumenean lidergoa nabarmenduko du.
- Sustraiak saria: kultur ondarea eta komunitatearen nortasuna bizirik mantentzen duten ekimenak aintzatetsiko ditu.
- Taupada saria: osasunaren arloko profesionalen eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duten enpresen lana balioetsiko du.
- Konpromisoa Saria: gizarte-kohesioan eta berdintasunean eta elkartasun-ehunaren aintzatespenean oinarritua.
- Zaporeak saria: tokiko gastronomia eta produktua protagonista direla, landa-ingurunearekiko konpromisoa eta nekazaritzako elikagaien aberastasuna bereiziko ditu.
- Kirolak saria: kirol arloan norbanakoaren edo taldearen ahalegina eta gizartea inspiratzen duten balioak aintzatestera bideratua.
18:00