Amaiera bikaina 22-23 denboraldia bukatzeko, lehenbiziko aldiz Baluarteko agertokiaren gainean, mundu osoko operako izar handietako bati esker: Piotr Beczala tenorra. Munduko opera-areto handi guztietan ohiko artista da, eta, pandemiaren ondoriozko nahitaezko itxieraren ondotik, denboraldi honetan New Yorkeko Metropolitanera itzuli da, bere paper txalotuenetako birekin: Mantuako dukea, Verdiren Rigoletto lanean, eta Lensky, Txaikovskiren Eugene Onegin lanean. Bere ahotsaren edertasunarengatik ez ezik, interpretatzen duen pertsonaia bakoitzarekin hartzen duen konpromiso kartsuarengatik ere txalotzen dute publikoak eta kritikariek poloniar tenorra. Opera News aldizkari espezializatuan idatzi zuten moduan, Beczalaren “ahots-mota dominak zintzilikatzeko gogoa pizten duen horietakoa da”.
I. ATALA
Giuseppe Verdi (1813-1901)
Nabucco · Obertura
Luisa Miller · “Quando le sere al placido” (Rodolfo)
Aida · “Celeste Aida” (Radamés)
La Forza del destino · Obertura
La Forza del destino · “La vita è inferno all’infelice” (Don Álvaro)
Stanisław Moniuszko (1858-1924)
Straszny Dwór ·"Aria z kurantem" (Stefan)
II. ATALA
Giacomo Puccini (1858-1924)
Manon Lescaut · Intermezzo
Tosca · “Recondita armonía” (Cavaradossi)
Pietro Mascagni (1863-1945)
Cavalleria rusticana · "Mamma, quel vino è generoso" (Turiddu)
Cavalleria rusticana · Intermezzo
Umberto Giordano (1867-1948)
Andrea Chénier · “Come un bel dì di maggio” (Andrea Chénier)
Giacomo Puccini (1858-1924)
Turandot · “Nessun dorma” (Calaf)