Izena Vivaldiren Concierto op. 9 -etik hartzen duen La Cetra Barockorchester Basel nazioartean ospe handienetakoa duen talde barrokoa da. Historikoki informatutako interpretazio energetiko eta bitalistek 2009an Antzinako Musikaren Europako Saria jasotzera eraman zuten. Andrea Marcon klabezin jotzaile eta maisuaren zuzendaritzapean eta Vocalconsort Basel taldearekin batera, suitzar tropela Eisenach jenioaren lan handienetako bat joko dute Baluarten: Pasioa San Joanen arabera, BWV 245 oratorioa. San Joan ebanjeliotik abiatuta bakarlari, koru eta orkestra septeto baterako sortua, 1724ko Ostiral Santuan estreinatu zen Leipzigeko San Nikolas elizan, eta aurten, bere erlijiotasun sakonagatik eta sublimearen zentzu bikainagatik publikoa liluratzen eta txunditzen daraman hiru mendeak ospatu ditugu.
J.S. Bach
Pasioa San Joanen arabera BWV 245
Jakob Pilgram, ebanjelaria
Christian Wagner, Jesus eta Ariak
Shira Patchornik, sopranoa
Sara Mingardo, altua
Mirko Ludwig, tenorea
Frances Ortega, Pilatos
Guglielmo Buonsanto, Pedro
La Cetra Barockorchester & Vokalensemble Basel
Andrea Marcon, zuzendaria
* GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA