Azken bira ez da edozein bira: Pantxoa eta Peioren ibilbidean esanahi berezia izan duten geldialdietara itzultzeko sortu da. Baluarteko kontzertua tokiarekin berarekin elkarrizketan eraikitako proposamen berezi eta kontzeptuala izango da. Kantutegia, eszenografia eta kontzeptua bereziki zainduz, bira honen pisu sinbolikoa emanaldian bertan txertatu nahi dute. Bidean, gainera, Dánae Riaño, Mixel Ducau, Iñaki Dieguez, Gorka Pastor eta Josu Erviti izango dituzte bidelagun.
IRAUPENA: 90 MIN.