Pamplona Negra jaialdiaren hamargarren edizio honetako egitarauaren asmoa izango da jaialdiaren hasierari omenaldia egitea eta, era berean, begirada etorkizunean iltzatzea. Oraingo honetan ez da herrialde gonbidaturik egongo, baizik eta Hiria, hizki larriarekin, izango da protagonista eta mahai-inguruen eta txostenen hari gidaria. Hiria, babesleku, espetxe eta galbiderako toki moduan; hiria, bere kalezuloekin, argiekin, mafiekin eta heroiekin. 2024ko urtarrilaren 22tik 27ra, oroipenerako tokia egongo da eta egun arrakasta handiena duten egile nazionaletako batzuei entzuteko tokia, besteak beste, Víctor del Árbol, Victoria González Torralba, César Pérez Gellida, Toni Hill eta Aurora Guerrari. Horrez gain, nazioarteko bi egile handi izango dira gure artean, Alan Parks britainiarra eta Romy Hausmann alemaniarra, Mi dulce niña Netflixeko saila inspiratu zuen eleberriaren idazlea. Une gorenak egongo dira, adibidez, Hovik Keuchkerian aktorea Baluarten egongo dena. Aktore horrek duela gutxi Zilarrezko Maskorra jaso du Donostiako Zinemaldian, eta literaturako pertsonaia bat nola hezurmamitu kontatuko digu, bere kasuan Jon Gutiérrez poliziakidea, Juan Gómez-Juradoren eleberrien protagonista. Krimena taula gainean atalean, arlo horretako profesionalek zuzenean azalduko digute nola antolatzen den CSI bat hasieratik, narkotrafikoaz hitz egingo dugu, nazioarteko lankidetzaz, giza salerosketaz eta adimenaren manipulazioaz. Beti bezala, zoragarria izango da. Eta, gainera, zinema, musika, jarduerak liburutegietan, gastronomia, literatura- eta kriminologia-lantegiak, topaketak Hizkuntza Eskolan, aurkezpenak La Antigua Farmacia jatetxe tabernan.
EGITARAUA URTARRILAK 27
10:30 (gaztelaniaz), 11:30 (euskaraz), 12:30 (gaztelaniaz)
Ibilbide antzeztua: Justizia beltza
NUPeko antzerki taldearen eskutik
CONDESTABLEAREN JAUREGIA.
GONBIDAPENAK AGORTU DIRA
14:30 Gastronomia beltza
Hamar urteko plater hilgarriak
TRES REYES HOTELA. MENUA: 40 €. SARRERA EROSI
18:00 Eleberririk beltzena
Alicia Giménez-Bartlett. El universo de Petra Delicado.
Aurkezlea: Susana Rodríguez Lezaun
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)
19:00 Elkarrizketa
Hovik Keuchkerian. Eleberri-bizitzak.
Aurkezlea: Susana Rodríguez Lezaun
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)
20:30 Simpathy for the noir
Kontzertua - X. Pamplona Negra Jaialdia
Mikel Santiago (ahotsa eta gitarrak), Pedro Feijóo (baxua eta ahotsa), Santiago Álvarez (gitarrak eta ahotsa) y Galder (bateria)
ZENTRAL. SARRERA: 15€ (koktela barne)
Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM