Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Pamplona Negra

Genero beltzeko zinema eta literaturaren jaialdia. 'The Dark City'

2024ko Urtarrilak 26 18:00
Ganbera Aretoa
Pamplona Negra | Antolatzailea: NICDO - Baluarte eta Nafarroako Filmoteca
  • Pamplona Negra
  • festival noir


Pamplona Negra jaialdiaren hamargarren edizio honetako egitarauaren asmoa izango da jaialdiaren hasierari omenaldia egitea eta, era berean, begirada etorkizunean iltzatzea. Oraingo honetan ez da herrialde gonbidaturik egongo, baizik eta Hiria, hizki larriarekin, izango da protagonista eta mahai-inguruen eta txostenen hari gidaria. Hiria, babesleku, espetxe eta galbiderako toki moduan; hiria, bere kalezuloekin, argiekin, mafiekin eta heroiekin. 2024ko urtarrilaren 22tik 27ra, oroipenerako tokia egongo da eta egun arrakasta handiena duten egile nazionaletako batzuei entzuteko tokia, besteak beste, Víctor del Árbol, Victoria González Torralba, César Pérez Gellida, Toni Hill eta Aurora Guerrari. Horrez gain, nazioarteko bi egile handi izango dira gure artean, Alan Parks britainiarra eta Romy Hausmann alemaniarra, Mi dulce niña Netflixeko saila inspiratu zuen eleberriaren idazlea. Une gorenak egongo dira, adibidez, Hovik Keuchkerian aktorea Baluarten egongo dena. Aktore horrek duela gutxi Zilarrezko Maskorra jaso du Donostiako Zinemaldian, eta literaturako pertsonaia bat nola hezurmamitu kontatuko digu, bere kasuan Jon Gutiérrez poliziakidea, Juan Gómez-Juradoren eleberrien protagonista. Krimena taula gainean atalean, arlo horretako profesionalek zuzenean azalduko digute nola antolatzen den CSI bat hasieratik, narkotrafikoaz hitz egingo dugu, nazioarteko lankidetzaz, giza salerosketaz eta adimenaren manipulazioaz. Beti bezala, zoragarria izango da. Eta, gainera, zinema, musika, jarduerak liburutegietan, gastronomia, literatura- eta kriminologia-lantegiak, topaketak Hizkuntza Eskolan, aurkezpenak La Antigua Farmacia jatetxe tabernan.


EGITARAUA URTARRILAK 26

18:00 Mahai-ingurua. Hiria marraztuta.
David Rubin, Mikel Santos Belatz eta Carol Medina
Moderatzailea: César Oroz
SARRERA DOAN (lekua bete arte)

18:00 Mahai-ingurua. Bide zaila.
Alan Parks
Moderatzailea: Susana Rodríguez
SARRERA DOAN (lekua bete arte)

20:00 Krimena eszenan
Gizakiak salgai gisa.
Paula Matutano tenientea, KBPko Polizia Judizialeko Unitate Teknikoko Gizakien Salerosketako Ataleko burua.
SARRERA DOAN (lekua bete arte)

Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM