Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Pamplona Negra

Genero beltzeko zinema eta literaturaren jaialdia. 'Noir zortea'

2027ko Urtarrilak 23 11:00
Ganbera Aretoa
Pamplona Negra | Antolatzailea: Baluarte eta Nafarroako Filmoteka | Sustatzailea: NICDO eta Nafarroako Gobernua
  • Pamplona Negra
  • festival noir


Sineskeriak, madarikazioak, kutunak, kasualitateak, zoria... Aurten, Pamplona Negra jaialdiak zortearen munduan murgilduko gaitu: zorte onaren eta txarraren munduan, bilatutakoaren eta zerutik eroritakoaren munduan. Hamahirugarren edizioan, zorteak eta patuak delituan, ikerketan eta idazleen lanean duten eragina aztertzeko aukera izango dugu. Isabel Allendek beti urtarrilaren 8an ekiten die bere eleberriei; Truman Capotek ez zuen telefono-zenbaki batzuetara deitzen, haien zenbakien baturak zorte txarra iragartzen ziola uste bazuen; Charles Dickens sortzailea zen soilik burua iparralderantz zuela lo egiten bazuen; Victor Hugok biluzik idazten zuen, etxetik ateratzeko tentaziorik ez izateko; eta Agatha Christiek, berriz, bainua hartzen eta sagarrak jaten zituen bitartean planifikatzen zituen bere eleberrietako krimenak. Sineskeria horiek eragina izan al zuten idatzi zenituzten maisulanetan? Agian bai, agian ez. Agian zortea baino ez zen izan.
 

EGITARAUA URTARRILAK 23

11:00 (gaz), 12:00 (eu) eta 13:00 (gaz)
Ibilbide antzeztua: Txistu bat gauean
NUPeko antzerki taldearen eskutik
KONDESTABLEAREN JAUREGIA. IZENA EMATEA dohainik

14:30 Gastronomia beltza
Menu kriminala: Historiako kriminal handienen plater gogokoenak
TRES REYES HOTELA. Menua: 40 €

18:00 Mahai-ingurua. Zorte ona
Rosa Montero eta Claudia Piñeiroren eskutik
Moderatzailea: Susana Rodríguez Lezaun
SARRERA LIBREA (lekuak bete arte)

19:00 Mahai-ingurua. Zorte txarra
Alicia Giménez-Bartlet eta Silvia Intxaurrondo
Moderatzailea: Susana Rodríguez Lezaun
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

20:00 Jaialdiaren amaiera


Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM