Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Pamplona Negra

Genero beltzeko zinema eta literaturaren jaialdia. 'Noir zortea'

2027ko Urtarrilak 22 10:00
Ganbera Aretoa
Pamplona Negra | Antolatzailea: Baluarte eta Nafarroako Filmoteka | Sustatzailea: NICDO eta Nafarroako Gobernua
  • Pamplona Negra
  • festival noir


Sineskeriak, madarikazioak, kutunak, kasualitateak, zoria... Aurten, Pamplona Negra jaialdiak zortearen munduan murgilduko gaitu: zorte onaren eta txarraren munduan, bilatutakoaren eta zerutik eroritakoaren munduan. Hamahirugarren edizioan, zorteak eta patuak delituan, ikerketan eta idazleen lanean duten eragina aztertzeko aukera izango dugu. Isabel Allendek beti urtarrilaren 8an ekiten die bere eleberriei; Truman Capotek ez zuen telefono-zenbaki batzuetara deitzen, haien zenbakien baturak zorte txarra iragartzen ziola uste bazuen; Charles Dickens sortzailea zen soilik burua iparralderantz zuela lo egiten bazuen; Victor Hugok biluzik idazten zuen, etxetik ateratzeko tentaziorik ez izateko; eta Agatha Christiek, berriz, bainua hartzen eta sagarrak jaten zituen bitartean planifikatzen zituen bere eleberrietako krimenak. Sineskeria horiek eragina izan al zuten idatzi zenituzten maisulanetan? Agian bai, agian ez. Agian zortea baino ez zen izan.
 

EGITARAUA URTARRILAK 22

10:00 (gaz) eta 11:30 (eu) Topaketa ikasleekin
Ibon Martin, Onin eta Sira sagen egilea
Sarrera mugatua inskribatutako ikastetxeetara

18:00 Mahai-ingurua. Krimen ez-perfektua
Berna González Harbour, Arantza Portabales eta Victoria González Torralba
Moderatzailea: Laura Pérez de Larraya
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

19:00 Mahai-ingurua. Arrakastaren giltza
César Pérez Gellida eta Ibón Martín
Moderatzailea: Amaia Otazu
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

20:00 Krimena eszenan
Zuzeneko podcasta: Kriminopatia
Clara Tiscarren eskutik
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)


Más información: WWW.PAMPLONANEGRA.COM