Hamabi ediziorekin, Pamplona Negra Estatu mailako jaialdirik sendo eta ezagunenetakoa bihurtu da. 2026rako proposamena arriskutsua da, giza arimaren txoko deserosoenak arakatzera eramango gaituelako. Azken batean, gaizkiaren aurpegiaz hitz egingo dugu, eta hainbat gai jorratuko ditugu, hala nola begiak arimaren ispilua ote diren, ontasunaren eta gaiztakeriaren ezaugarriak, eta estereotipoek agintzen digutena. Horretarako, idazle handiak izango ditugu, bai eta delinkuentzian eta kriminologian adituak direnak ere, begiak egiara irekitzen lagunduko digutenak eta irribarrearen atzean ezkutatzen dena kontatzen digutenean ikara eragingo digutenak.
EGITARAUA URTARRILAK 22
17:00 Mahai-ingurua. Infernu handia.
Pedro Martí, Teresa Cardona, Ivan Baeza
Moderatzailea: Amaia Otazu
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)
18:00 Krimena eszenan
Odolez idatzia.
Alberto Orgaz, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Begizko Ikuskapenen Ataleko burua.
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)
19:00 Krimena eszenan
Lapurretak eta faltsutzeak.
Juan José Águila, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboko Ondare Historikoaren Ataleko burua.
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)
21:00 Farmazia beltza
Salva Alemanyk Hotel California eleberria aurkeztuko du.
Moderatzailea: Carlos Bassas
LA ANTIGUA FARMACIA TABERNAN. SARRERA LIBREA (lekua bete arte)
Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM
17:00 - 20:00