Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Pamplona Negra

Genero beltzeko zinema eta literaturaren jaialdia. 'Noir zortea'

2027ko Urtarrilak 20 17:00
Ganbera Aretoa
Pamplona Negra | Antolatzailea: Baluarte eta Nafarroako Filmoteka | Sustatzailea: NICDO eta Nafarroako Gobernua
  • Pamplona Negra
  • festival noir


Sineskeriak, madarikazioak, kutunak, kasualitateak, zoria... Aurten, Pamplona Negra jaialdiak zortearen munduan murgilduko gaitu: zorte onaren eta txarraren munduan, bilatutakoaren eta zerutik eroritakoaren munduan. Hamahirugarren edizioan, zorteak eta patuak delituan, ikerketan eta idazleen lanean duten eragina aztertzeko aukera izango dugu. Isabel Allendek beti urtarrilaren 8an ekiten die bere eleberriei; Truman Capotek ez zuen telefono-zenbaki batzuetara deitzen, haien zenbakien baturak zorte txarra iragartzen ziola uste bazuen; Charles Dickens sortzailea zen soilik burua iparralderantz zuela lo egiten bazuen; Victor Hugok biluzik idazten zuen, etxetik ateratzeko tentaziorik ez izateko; eta Agatha Christiek, berriz, bainua hartzen eta sagarrak jaten zituen bitartean planifikatzen zituen bere eleberrietako krimenak. Sineskeria horiek eragina izan al zuten idatzi zenituzten maisulanetan? Agian bai, agian ez. Agian zortea baino ez zen izan.
 

EGITARAUA URTARRILAK 20

17:00 Mahai-ingurua. Idazle madarikatuak: mugan bizi, mugan idatzi
Javier Lerín, Juan Carlos Galindo eta Manuel Górriz
Moderatzailea: Andrea Delgado
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

18:00 Krimena eszenan
Shaolin faltsuaren kasua
Ramón Bañuelosen eskutik, Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko ataleko buru ohia.
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

19:00 Elkarrizketa
Chris Whitaker
Moderatzailea: Juan Carlos Galindo
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)

20:15 Noir Zinema
La jungla de asfalto (John Huston, 1950) filmaren proiekzioa. JBGA
SARRERAK: 3€


Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM