Sineskeriak, madarikazioak, kutunak, kasualitateak, zoria... Aurten, Pamplona Negra jaialdiak zortearen munduan murgilduko gaitu: zorte onaren eta txarraren munduan, bilatutakoaren eta zerutik eroritakoaren munduan. Hamahirugarren edizioan, zorteak eta patuak delituan, ikerketan eta idazleen lanean duten eragina aztertzeko aukera izango dugu. Isabel Allendek beti urtarrilaren 8an ekiten die bere eleberriei; Truman Capotek ez zuen telefono-zenbaki batzuetara deitzen, haien zenbakien baturak zorte txarra iragartzen ziola uste bazuen; Charles Dickens sortzailea zen soilik burua iparralderantz zuela lo egiten bazuen; Victor Hugok biluzik idazten zuen, etxetik ateratzeko tentaziorik ez izateko; eta Agatha Christiek, berriz, bainua hartzen eta sagarrak jaten zituen bitartean planifikatzen zituen bere eleberrietako krimenak. Sineskeria horiek eragina izan al zuten idatzi zenituzten maisulanetan? Agian bai, agian ez. Agian zortea baino ez zen izan.
EGITARAUA URTARRILAK 19
16:00 Eleberri beltza tailerra
Francisco Bescósen eskutik. Hari mataza askatzea. Eleberrira iristeko ideiak antolatzea
GOLA ARETOA. SAIORAKO IZEN-EMATEA: 20€. ABONAMENDUA: 35€
18:00 Mahai-ingurua. Krimena eta zortea: xehetasunen garrantzia
Ane Odriozola, Francisco Bescós eta Daniel Ramírez
Moderatzailea: Julen Uterga
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)
19:00 Krimena eszenan
Wanninkhof kasua. Justiziak huts egiten duenean
Paz Velasco de la Fuente
SARRERA LIBREA (lekua bete arte)
20:15 Noir Zinema
El hombre que nunca estuvo allí (Joel Coen, Ethan Coen, 2001) filmaren proiekzioa. JBGA
SARRERAK: 3€
Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM
16:00 - 22:00