Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 26–27 Denboraldiarekin jarraituko du Baluarten Amodioak kontzertuarekin. Programaren baitan, Claude Debussyren La mer eta Maurice Ravelen Daphnis y Chloé eskainiko dira. NOSrekin batera, Iruñeko Ganbera Abesbatza ere arituko da, Perry So maisuaren zuzendaritzapean.
PROGRAMA
I. Atala
Claude Debussy (1862-1918)
La mer [23´]
II. Atala
Maurice Ravel (1875-1937)
Daphnis eta Chloé [50´]
Iruñeko Ganbera Abesbatza (David Gálvez, zuzendaria)
Perry So, zuzendaria