Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

2024/25 Denboraldia · 11. Kontzertua: 'Zerura begira'

2025ko Maiatzak 22 19:30
Areto Nagusia
NOS - 24/25 Denboraldia | Iruñeko Ganbera Abesbatza · Zuzendaria: Perry So
  • OSN
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica Pamplona


Zeruari begira Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren “Metamorfosia” 24/25 Denboraldiko hamargarren kontzertua da, Baluarte auditoriumean izango dena. Orkestrak Gustav Holsten Planetak obra interpretatuko du. Iruñeko Planetarioak zientzia eta musika batzen dituen dibulgazio-ekimen honetan ezagutza zientifikoa eskainiko du. Zazpi mugimenduen giropenak inspirazio zientifikoa izango du, planeten astronomia-ikerketetan oinarrituta. Halaber, mugimendu bakoitzaren aurretik, Planetario/NICDOko astrofisikari batek sarrera labur bat egingo du.

Kontzertuan, Musikene eskolako Orkestra Ikasketen Masterreko ikasleek eta Iruñeko Ganbera Abesbatzakoek parte hartuko dute.

Richard Straussen Heriotza eta itxuraldaketa poema sinfonikoak osatuko du programa. Hain zuzen, artista baten bizitzako azken uneetan sakontzen du poema horrek.

-----

Heriotzaren atalasea zeharkatuko dugu betiereko bizitzara jotzeko Richard Straussen poemarekin, haren erredentzio nahiak bultaturik. Holsten harmonia zerutiarreraino igoko gara, edertasun eta inspirazio ekarlea baita.


PROGRAMA

I. Atala

Richard Strauss (1864 - 1949)
Heriotza eta itxuraldaketa, op. 24, TrV 158  [23´]

II. Atala

Gustav Holst (1874 - 1934)
Planetak, op. 32  [51 ´]


Iruñeko Ganbera Abesbatza (David Gálvez, zuzendaria)
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Perry So, zuzendaria
 

Sarrerak

Sarrerak 15€/29€/35€
Baluarte Joven 12€/23€/28€
Aldi osoan
Baluarte Joven 5€/9€/11€
Funtzioa baino 3 egun lehenago


OSTALARITZA ZERBITZUAREN IREKIERA: 19:00etan