Musikaren sonoritate bizi eta gardenetarantz bidaiatuko dugu, Christophe Rousseten eskutik. Musika horrek lirismo erromantikoaren indar zirraragarri eta eraldatzailearen handitasunera igo zuen oreka klasikoa. Bidaiatuko dugu, halaber, Haydn liluratu zuten orkestra-efektu sutsuetara eta Maria Antonieta erreginarengana, Europako konkista luzaz irrikatutako hura hasi zuen unera. Weberren Kontzertuaren dinamismo adierazkorrera, Sabine Meyerren soinu moldakorra gozatzeko oparia baita. Schubert handiaren melodia malenkoniatsuetara, izaera intimoa eta apala dariela.
PROGRAMA
I. Atala
Franz Joseph Haydn (1732 – 1809)
85. Sinfonia Si bemol Maiorrean, “Erregina”
Carl Maria von Weber (1786 – 1826)
Klarineterako 1. kontzertua fa minorrean, op. 73
II. Atala
Franz Schubert (1797 – 1828)
5. Sinfonia Si bemol Maiorrean D.485
IRAUPENA: 45' + 30'