Baluartek NEXUS-en hirugarren edizioa hartuko du, enpresen eta SINAI (I+G+Bko Nafarroako Sistema) eragileen arteko harremana bereziki sustatzea helburu duen jardunaldia, pitching session baten bidez Europako proiektu bihurtuko diren partzuergoak sortzeko. Publikoak bertatik bertara ezagutu ahal izango ditu Europako Batzordearen 2025-2027 lan-plana eta Europako proiektu arrakastatsu batzuk. Horietan, proiektuak ez ezik, esperientzia osoa ere aurkeztuko da, proposamena prestatzen denetik finantzaketa lortzen den arte. Amaieran, networkingerako gune bat egongo da, jardunaldian zehar sortu ahal izan den interesa gauzatzeko.
Ekitaldi honen helburua da Nafarroako ekosistemaren barruan lankidetza sustatzea eta Nafarroak Europan duen presentzia bateratua indartzea, entitate berriak Europako proiektuetan sartzea erraztuz, esperientzia dutenei lagunduz. Ekitaldia Europako proiektuak egiteko partzuergoak osatzeko interesa duten enpresei, start up-ei eta SINAIko eragileei zuzenduta dago.
9:00 – 14:00