Baluarten izango den NEXUSen edizio honek Europako proiektu enblematikoak ezagutarazi eta horiek garatzeko Nafarroak duen ahalmena aztertu nahi du. ADItech-ek antolatzen du eta Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendaritza nagusiak finantzatzen du.
Bere programan Europako proiektu esanguratsuen txostenak ditu, gaiaren arabera, S4aren ildoen barruan: energia garbiaren industria, medikuntza pertsonalizatua, elikadura osasungarria eta jasangarria, mugikortasun elektrikoa eta konektatua, trantsizio ekologikoa eta trantsizio digitala. Gai bakoitzean, lehenik, europar proiektu enblematiko bat azalduko da (ingelesezko hitzaldia), eta, ondoren, mahai-inguru bat egongo da, Nafarroak gai horretan ezaugarri horiek dituen proiekturik har dezakeen aztertzeko. Gainera, ekitaldian zehar B2B bilerak egin ahal izango dira, aldez aurretik izena emateko plataforman eskatuta, gainerako parte-hartzaileekin edo hizlariekin.